XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kriptografiaren egileak ezkutatu nahi izan zituen testuaren berezko banaketak bilatzea izan zen.

- Esaldiak puntuatu esan nahi duzu?

- Horrelakoxe zerbait, hain zuzen.

- Baina nola egin daiteke horrelakorik?

- Pentsatu nuenez egilearen oinarrizko idazkera hitzak elkarturik egitekoa izan zen, asmakizunaren zailtasuna gehiagotzeko asmoz.

Orain, oso azkarra ez den gizon batek horrelako asmoa burutzerakoan, normala baino gehiago elkartzeko joera izango du, hau da, idazketak puntu edo bereizkuntzaren bat eskatzen duen gunera iristen denean, ikurrak oraindik gehiago elkartzera joko du.

Eskueskribua begiratzen baduzu, bost lekutan nabarmenki ikus zenezake horrelako elkarketa bat.

Era honetako abiapuntutik hasi eta honela banatu nuen idatzia:

Beira eder bat gotzaiaren ostatuan deabruren eserlekuan -berrogeitabat gradu eta hamahiru minutu- iparrekialdea iparraldera-enbor nagusia zazpigarren adarra ekialdera -bota hildakoaren buruko ezkerreko begitik- erle-marra balan zehar berrogeitamar oin kanpokaldera.

- Horrelako banaketarekin ere -esan nion- iluna jarraitzen du niretzat.

- Gauza bera gertatu zitzaidan niri ere -erantzun zidan Legrandek- zenbait egunen buruan Sullivan uhartearen inguruetan su eta gar ikerketan ari nintzelarik gotzaiaren hotela izeneko eraikuntza baten bila, hasieratik (...)